XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fariseu eta zergalaria

1. Beste batean, zenbait lagun oso ziur zeuden beraien buruaz, eta horregatik, besteak mespreziatzen zituzten.

2. Jesus beraiengana hurbildu zen, eta honela esan zien:

3. Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera.

Bata fariseua eta bestea zergalaria.

4. Fariseua belauniko jarri eta otoitz egiten hasi zen, honela: Jauna, eskerrak eman nahi dizkizut besteak ez bezalakoa naizelako: lapurra, zuzen kontrakoa, adulteroa ...

5. ...eta zergalari hau bezalakoa.

Astean bitan egiten dut barau eta irabazten dudan guztiaren hamarrekoa ordaintzen dut.

6. Zergalaria ordea, urruti geratu zen, ez zen ausartzen begiak zerura altxatzen ere ...

7. Bere bularrari kolpeka ari zen eskuz:

Jauna, errukitu zaitez pekatari honengatik...

8. Benetan diotsuet, hau etxera jaitsi zen Jainkoaren begi onez, baina hura ez.

Agur hitzak

Bere bizitzaren amaieran, Jesus bere jarraitzaileekin ari zen afaltzen, eta honela esaten zien:

- Semetxook, oraindik zuekin nauzue apur batez.

Nire lagunak zarete, dakidan guztia eta Aitarengandik jaso dudan guztia adierazi dizuet.

Gogoan izan ezazue nik aukeratu zaituztedala nire lagunak izan zaitezten eta nik bezala egin dezazuen.

Horregatik, hau da nire Agindu berria.

Maita ezazue elkar.

Nik maitatu zaituztedan bezala, maita zuek ere elkar eta honetan ezagutuko dute zuek nire ikasle zaretela.

Joan 13, 33-35;15,14-16